Helmuga turistikoak
Herriak
Mutiloa ibaiaren ibarrean kokatuta dagoen Gipuzkoako udalerri txiki honetara iristean, herriaren paisaia zabalak deituko du gure arreta; izan ere, Aizkorriko mendigunearen mazelez gainera, habitat sakabanatua baitauka, ezin konta ahala baserrirekin.
Nukleo nagusia San Migel parrokia elizaren inguruan dago metatuta. Eliza hori eraikin ederra da, gurutze gangak eta erretaula zoragarri bat dituena, azken hori Felipe de Azurmendi eskultoreak eraikia. Elizaren inguruetan plaza dago, eta, bertan, udalerriko udaletxea, XIX. mendekoa.
Lierniko baseliza, Mutiloako gune azpimarragarria
Gure ibilbidean aurrera eginez, Errotatxo izeneko errota bisitatuko dugu. Egun oraindik martxan jarraitzen du. Lierniko baseliza ere ezinbestean aipatu behar da. Eraikina bezain ederra da ingurunea bera. Mirespen handia diote herritarrek bertako Ama Birjinari, eta erreguak eta promesak egiten dizkiote. Garrantzia horren adibide, erromeria egiten dute urtero, irailaren 8an. Musika eta giro ona izaten dira nagusi egun horretan.