Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz | Euskadiko herriak eta hiriak | Turismoa Euskadi
Joan edukira
Udaletxea

Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz

Helmuga turistikoak

Herriak

Oiz mendiaren magalean daude, hain justu, Munitibar udalerria osatzen duten hirigunea eta lau auzo. Lea ibaiak, udalerrian zehar doanean, mendian jaiotzen diren ibaixketako urak biltzen ditu. Herri honetan egin beharreko bisitari ekiteko, Uriona eta Totorika eremuak ezagutuko ditugu.

 

Lehenengoa nabarmentzekoa da XVI. mendeko baserriengatik. Totorikan, berriz, interes handiko tenplu bat dago: Totorikako San Joan baseliza. Munitibarko hirigunea elizaren inguruan dago antolatuta. Batetik, Gerrikaitzeko Andre Mari eliza neoklasikoa ikus dezakegu. Bestetik, ordea, Arbatzegiko San Bizente parrokia ederra bisita daiteke. Herriko baseliza ugariek eta Elortza eta Olatxu errotek osatzen dute udalerriaren ondare historikoa.

 

Bizkaiko behatokia, aparteko begiratokia Oiz mendian

Bizkaiko udalerri hau leku ezin hobean dago, Oiz mendiaren magalean, eta horrek bere ingurune naturala ezagutzeko aukera ugari eskaintzen ditu. Horrela, egin ditzakegun ibilaldietan paisaia zeharo erakargarriak aurkituko ditugu, Lea ibaiaren sorburua eta Urdaibaiko eskualdearen zati handi bat ikusteko aukera ematen duen Bizkaiko Behatokia, besteak beste. Ekainaren 29an ospatzen dituzte Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitzeko jai nagusiak, San Pedroren omenez. Egun horretan, ekitaldi ugari egiten dira.

Datu interesgarriak

Hedadura
24.10 Km
Biztanle-kopurua
486

Ekitaldiak