Helmuga turistikoak
Herriak
Guardia-Arabako Errioxako Koadrilan dago Moreda, Nafarroarekin mugan. Ibilaldi interesgarri baten bidez ezagut dezakegun kultur ondare aberatsa dauka udalerriak. Armarriak, erdi-puntuko arkuak eta eguteran dauden galeriak dituzten eraikin ugari daude. Aipamen berezia merezi du Santa Maria elizak. Bi fase ezberdinetan eraiki zuten: XVI. mendean eta XVII-XVIII. mendeen artean. Barruan, aldiz, erretaula barrokoa eta hormetako eta gangetako margo zoragarriak nabarmentzen dira. Ohiturak eta usadioak ugariak dira eskualde honetako herrietan, baita Moredan ere. Horren adibide, urtero, pazko-igandean, Judasen Erreketa egiten dute espiritu gaiztoak uxatzeko.