Jasokundeko eliza, Mallabia

Mallabia

Helmuga turistikoak

Herriak

Bizkaiko lurralde historikoan dago Mallabia, Oiz mendiaren (1.026 m) magalean. Landa giroko herri hau eremu menditsu batean dago eta hirigunea bera zelai berdez inguratuta dago. Herriko eraikin erlijioso nagusian ekingo diogu ibilbideari, Jasokundeko parrokian, hain zuzen. XI. mendeko eliza honek aldare barroko ikusgarria dauka. Horrez gain, armarridun etxe ugari daude Mallabian. Horien artean, nabarmentzekoak dira elizaren alboan dagoen Amezaga jauregia, Urizar jauregia eta Mallea zein Zengotita-Bengoa etxeak. Halaber, ingurune natural eta lasaian dagoenez, atseden hartzeko leku paregabea da Mallabia. Mota askotako kirola egiteko ere aproposa da oso, hala nola, eskalada, espeleologia, mendiko bizikleta eta, batez ere, mendi-ibiliak. Inguruotako paisaia ikusgarria da. Zengotita auzotik, esaterako, Mallabia osoa ikus dezakegu, bailara ederrez inguratuta. Oiz mendira igotzeko aukera ere badago. Bizkaiko bost deiadar-mendietako bat da eta, antzina, batzarkideei tontorretik dei egiten zitzaien. Bestalde, ermita ugari daude Mallabian eta jai ugari egiten dira tenplu horien inguruan. Baina baselizetan egiten diren ospakizunekin batera, Andra Mariren omenezko jaiak nabarmendu behar dira. Abuztuaren erdialdean ospatzen dira, eta herri-kirolek aparteko garrantzia hartzen dute egun horietan.

Datu interesgarriak

Hedadura
23.40 Km
Biztanle-kopurua
1,180

Ekitaldiak

Euskadi, auzolana