Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Helmuga turistikoak

Herria

Lemoiz

  • Lemoizko udaletxea
  • Andra Mariaren eliza

Lemoiz

Bizkaiko kostaldean, Uribe Kosta eskualdean, dagoen herri ederra da Lemoiz. Urizar, Andraka eta Armintza auzoek osatzen dute eta landa giroa da nagusi bertan. Deigarriak dira oso badia eta hondartza txikiekin tartekatzen diren itsaslabar malkartsuak. Andraka auzoan ekingo diogu ibilbideari, udalerriko barnealdean, alegia. Plentzia eta Mungia lotzen dituen errepidearen gainalde batean dagoen landa giroko auzunea da eta bertan baserriak ikus daitezke han-hemenka. Beste bide batek Urizarrera, udalerriaren auzoburura, eramango gaitu. Merezi du Andra Mari eliza erromanikoa ikustea, atari handi eta dotorea baitauka. Errepide beretik Armintzara iritsiko gara, xarma handiko arrantzaleen auzoa. Itsasoaren alboan dago, badia batean. Bertan, azpimarratzeko modukoak dira Santo Tomas eliza eta portu zaharra. Egun, kaian ez da ia arrantza-ontzirik ikusten baina bai laketontziak. Armintzan, gainera, harrizko hondartza polit bat dago, urpekaritza eta arrantza egiteko aproposa. Bestalde, hainbat jai egiten dituzte Lemoizen urtean zehar. Bi gailentzen dira beste ororen gainetik: Karmengo Amaren jaiak, uztailean, eta Andra Mariren omenezkoak, abuztuan.


Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Hedadura:

13.80

Biztanle-kopurua:

1320

Euskadi, auzolana