Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Helmuga turistikoak

Herria

Lekeitio

  • Lekeitio
  • Lekeitioko portua
  • Lekeitioko portua
  • Lekeitio
  • San Nikolas irla
  • San Nikolas irla
  • Santa Katalinako itsasargia

Lekeitio

Bizkaiko kostaldean dago Lekeitio, Lea-Artibai eskualdean, Otoio (399 m) eta Lumentza mendien magalean.

 

Lekeition bertan itsasoratzen da Lea ibaia, Isuntza eta Karraspio hondartzen artean, San Nikolas uhartea ezkerreko aldean dela.

Lekeitioko alde zaharreko kaleek herriaren ondare artistiko oparoaz gozatzeko aukera eskaintzen dute. Jasokundeko Andra Maria eliza dotorea da elementurik bikainena. Barruan gordetzen duen urre koloreko erretaula gotikoa aparta da zinez, Estatuko hirugarren handiena.

 

Baina badira eraikin interesgarri gehiago, Uriarte, Oxangoiti, Uribarri eta Abaroa jauregiak esaterako.

 

Kostaldeko herri dotorea

Independentzia plazan hasiko dugu ibilbidea, Paskual Abaroaren monumentua bisitatzeko. Gero, plazatik Txatxo kaira jaitsiko gara Lekeitiok arrantzarekin duen lotura estua bertatik bertara ikusteko. Portuan zehar aurrera egin eta Bizkaiko kostaldearen aparteko ikuspegia eskaintzen duen San Juan ermitarekin egingo dugu topo.

 

Ikusi beharrekoak dira, era berean, Isuntza zubia, San Nikolas irla (itsasbeheran oinez joan gaitezke bertaraino) eta Santa Katalinako itsasargia. Paisaia paregabea eskaintzen dute hiru leku horiek, Bizkaiko udalerri honen xarma azpimarratuz. Isuntza hondartza ere gune azpimarragarria da, urertzetik ibilaldi atsegina egin eta udalerriaren ikuspegi zoragarriez gozatzeko leku aproposa.

 

Lekeitioko zaindariaren jaiak, San Antolin jaiak, irailaren 1etik 8ra ospatzen dira, eta jaietako egitarauan irailaren 5ean egiten den Antzar Eguna da ezagunena, milaka pertsona erakartzen baititu. Gainera, ekainaren bukaeran Lekeitio bisitatzea erabakitzen duenak San Pedro jaiez eta "Kaxarranka" dantza ezagunaz gozatzeko aukera izango du. Zortzi arrantzalek sorbalda gainean eusten dioten kutxa baten egiten du dantzan dantzariak.


Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Hedadura: 1.80
Biztanle-kopurua: 7438
Euskadi, auzolana