Legutio

Legutio

Helmuga turistikoak

Herriak

Arlaban/Jarindo eta Albertia, Motxotegi eta Oketa mendiei esker, Legutioko urtegiak eraiki ahal izan ziren.

Bertan dago bilduta Undebeko ura, hurbileko hiriak hornitzeko erabiltzen dena. Udalerriaren inguruan dauden zelai berdeez gainera, hainbat animalia espezie ere badaude gune horretan.

Herrira iristean, Erdi Aroko bi arkuko portale batekin egingo dugu topo eta, une batez, denboran atzera egingo dugu. Erdi Aroko hiribilduen egitura antzematen zaio. Horrekin batera, zenbait baserri itzel ikusiko ditugu Legution.

Ingurune natural zoragarria

Erdigunean zehar ibili ostean, Albertia mendiaren magalera joango gara. Haren tontorretik Urrunaga, Albina eta Zadorra urtegien panoramika ederrak ikusiko ditugu. Naturaz gozatzeko leku zoragarria da, ezbairik gabe. Urtegi horiek turista andana erakartzen dute, arrauna eta beste hainbat kirol egiteko ez ezik, atseden hartzeko ere apartak baitira.

Golfak ere garrantzia handia du inguru horretan. Kirol hori atsegin duen oro Larrabea Golf Klubera joan daiteke.

Datu interesgarriak

Hedadura
46.00 Km
Biztanle-kopurua
1,644

Ekitaldiak

Euskadi, auzolana