Euskadi Basque Country
 
Euskadiko Turismo Ataria
euskadi.eus

NABARMENDUAK

 

Helmuga turistikoak

Herria

Legazpi

Jauregiek, parrokiek eta baserri historikoek dotoretasun ukitua ematen diote Gipuzkoako udalerri honi. Urola ibaiak zeharkatzen du, eta Aizkorri mendia bere inguruan zabaltzen da.

Legazpi betidanik egon da burdinaren transformazioari oso lotuta. Bertako basoen aberastasunak eta inguru horretako meatzaritza-jarduerak asko erraztu dute behar hori. Hori horrela, herria bisitatzen duen orok lanbide horren xehetasun guztiak ezagutzeko parada izango du burdinaren museoan eta Mirandaola burdinolan. Hori guztia, gainera, paraje ezin ederrago batean, Aizkorri Parke Naturalaren magalean.

Legazpiko erdigune historikoan zehar

Udalerriaren erdiguneko eraikinek ere aparteko aipamena merezi dute, gehienak oso berriak baitira. Horien artean, udaletxea azpimarratu behar da. Silarriz egindako ataria eta burdinazko armarri dotorea ditu. Handik gertu, XIV. mendeko Jasokundeko Andra Mariren parrokia ederra ageri da. Azkenik, XVI. mendeko Bikuña jauregira joko dugu. Horrek guztiak, herriko baserri ugariekin batera, Legazpiko arkitektura ondarea osatzen du.

Burdinak gune honetan izan duen garrantzia herriko jaietan ere nabari da. Izan ere, maiatzaren hasieran egiten dituzten festek usadio horixe dute oinarri.
Hedadura: 41.80
Biztanle-kopurua: 8718
Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea
Non
Euskadi, auzolana