Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Helmuga turistikoak

Herria

Leaburu

  • Leaburuko plaza nagusia
  • Leaburuko eliza

Leaburu

Udalerri atsegin hau Gipuzkoako lurralde historikoan dago, Tolosaldea eskualdean, bisitaria liluratuta utziko duen ingurune naturalean. Herrixka lasaia da, aproposa atseden hartzeko eta mendi-ibiliak egiteko. Horretarako, gainera, bideak oso ondo balizatuta daude. Leaburu eta Txarama auzoek osatzen dute udalerria. Herrigunea San Pedro parrokiaren inguruan dago, Leaburun. Oinplano angeluzuzena, harlanduzko hormak eta gurutze-gangak ditu tenplu horrek. Barruan, nabarmentzea merezi duen bataiarria dago. Gainalde batean dago eliza eta herrigunea osatzen duten baserriak, hots, herriaren izaera landatarraren funtsa mantentzen duten eraikinak, ikusten dira bertatik. Handik gertu, San Sebastian baseliza bisita dezakegu. Leaburura ekainaren amaieran joanez gero, San Pedro jaiez gozatzeko parada izango dugu. Ekitaldiz betetako egitaraua antolatzen dute, eta giro ezin hobea izaten da nagusi kalean.


Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Hedadura:

3.40

Biztanle-kopurua:

395

Euskadi, auzolana