Helmuga turistikoak

Herriak

Lazkao

Landa ingurune zoragarrian dago kokatuta Lazkao, baina aldi berean, lotura ezin hobeak ditu inguruarekin. Askotarikotasuna eta aukera zabalak dira herri honetako ezaugarri nagusiak. Aralarko mendilerroaren magalean kokatuta dagoenez, Agauntza ibaiak eratzen duen ibar txikian, xarma berezia dauka.

 

Udalerri honetako biztanleria gehiena erdigunean bizi da, eta gainerakoak, auzo txikietan eta baserrietan. Lazkakoko hirigune historiko-artistiko ederrean interes handiko hainbat eraikin daude. Lazkao jauregia, esaterako, XVII. mendean egin zuten, eta lorategi handi batek inguratzen du. 1640an Maria Lazkaoren aginduz eraikitako beneditarren komentua eta haren aurrealdean dagoen moja zistertarren komentua ere azpimarratzeko modukoak dira. Horrek guztiak, San Migel parrokia gotiko ederrarekin batera, Gipuzkoa osoan dagoen XVII. mendeko monumentu-multzo ederrenetakoa osatzen du.

 

Ingurune natural paregabea

Hirigunetik kanpo, San Prudentzio eta San Joan Bataiatzailearen baselizak ikus ditzakegu. Bestalde, Lazkaomendi auzoan, San Joan Ante Portam-Latinam (San Juan Txiki) ermita dago, Txindoki (1.346 m), Ernio (1.075 m), Murumendi (859 m), Aizkorri (1.528 m) eta Aralar mendien edertasunaz gozatzeko aukera eskaintzen duen gune ezin ederrago batean.

 

Apirilaren amaieran ospatzen dituzte Lazkaon San Prudentzio zaindariaren jaiak. Egun horietako egitarau zabalean txirrindularien lehiaketa, haurren danborrada eta San Prudentzio eguneko (apirilak 28) prozesioa nabarmendu behar dira.

Datu interesgarriak

Hedadura
11.40 Km
Biztanle-kopurua
5,348

Ekitaldiak

Euskadi, auzolana