Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Helmuga turistikoak

Herria

Laudio

  • Tren geltokia, Laudio
    Tren geltokia, Laudio

Laudio

Laudio Aiara haran ederrean dago eta Nerbioi ibaiak zeharkatzen du. Udalerri honek aisialdirako aukera asko eskaintzen ditu, eta landako eta hiriko giroa uztartzen ditu. Gainera, ingurune menditsuan dago, leku ezin hobean natura zaleentzat. Horri esker, ibilbideak egin daitezke oinez edo bizikletaz, eta, horrela, udalerria inguratzen duten paraje ederrez gozatu. Arabako bigarren herririk handiena Laudioko kaleetan merkataritza jarduera handia dago, eta denda eta establezimendu ugari daude. Hori, hein batean, biztanleriaren dentsitateari zor zaio, Arabako bigarren udalerri handiena baita. Jai egutegiari dagokionez, antzerti, musika-emanaldi, erakusketa eta beste hainbat ekitaldi egiten dituzte Laudion urtean zehar eta, hortaz, edozein garai da egokia herria bisitatzeko. Hiru jai gailentzen dira beste ororen gainetik: Dolumin Ostiralean jende asko erakartzen duen azoka, abuztuaren 15ean hasten diren San Roke zaindariaren omenezko jaiak eta hilabete horren azken larunbatean egiten den Odolostearen Egun ezaguna.


Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Hedadura:

37.70

Biztanle-kopurua:

18420

Euskadi, auzolana