Euskadi Basque Country
 

Euskadiko Turismo Ataria
euskadi.eus

NABARMENDUAK

 

Helmuga turistikoak

Herria

Lasarte-Oria

Lasarte-Oria udalerri modernizatu bat da eta bizitza handia du. Hondartzetatik hurbil dago eta Oria haranaren ikuspegi izugarria eskaintzen digu. Lursail ia guztia hiri lurrak dira; horrenbestez, Gipuzkoako biztanleria dentsitate handieneko udalerria da. Oria ibaia igarotzen da udalerritik, eta hegoaldean uzten du izen bereko herrigunea.

Urumea eta Oria haranen artean estrategikoki kokatuta dago Lasarte-Oria, eta beste herri batzuen mendean egon da historian zehar. Donostiaren parte izan zen lehenengo eta, gero, Hernaniko auzo bihurtu zen.

1986an sortu zuten eta, beraz, udalerri berria da. Ostalaritza zerbitzu zabala dauka, hainbat ostaturekin eta maila handiko jatetxeekin.

Alde zaharrean murgilduz gero, bi eraikin nabarmenduko ditugu: XVI. mendeko San Pedro eliza, oinplano angeluzuzena eta garaiera ezberdineko hiru nabe dituen tenplua, eta Brigiten komentua. Herritik oso hurbil, Hernanin (alboko herrian), Chillida-Leku museoa bisitatzeko aukera dago.

Zaldi lasterketak eta atletismoa

Udalerriaren inguruan dago Donostiako Udal Hipodromoa. Gipuzkoako hiriburuari dagokion arren, Lasarteko Hipodromoa izenez ezagutzen du jende askok. 1916an zabaldu zuten eta goi burgesiaren topagune izan zen XX. mendeko lehen zatian. Egun, bi lasterketa-denboraldi daude, udaberrian bata eta udan bestea.

Zaldi lasterketez gain, Lasarte-Orian azpimarratzeko modukoa da atletismoak duen oihartzuna. Hipodromoan, Lasarteko Nazioarteko Krosa antolatzen dute urtero, eta afizionatuek eta profesionalek parte hartzen dute bertan. Urriaren bukaeran, berriz, Lasarte-Oria Bai izeneko herri krosa egiten da.

Hedadura: 5.40
Biztanle-kopurua: 17856
Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea
Non
Euskadi, auzolana