Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Helmuga turistikoak

Herria

Lapuebla de Labarca

  • Lapuebla de Labarca
  • Jasokundeko Andre Mariaren eliza

Lapuebla de Labarca

Ebro ibaiaren ertzean dago Lapuebla de Labarca, Arabako lurralde historikoaren hegoaldeko muturrean, Guardia-Arabako Errioxako Koadrilan. "El Risco" izeneko gune malkartsu batean eraiki zuten. Antzina Ebro ibai emaritsua zeharkatzen zuen ontzi bati zor dio izena udalerriak. Lapuebla de Labarcara iristean, zur eta lur utziko gaitu alde zaharraren edertasunak. Egoera onean mantentzen diren armarriak ageri dituzten hainbat eraikin errenazentista ikusiko ditugu bertan. Arabako Errioxako beste herri askotan bezala, udalerri honetan ere Jasokundeko Andre Mariari eskainitako eliza dago, XVI. mendekoa. Erdigunean bertan dago Udaletxea ere. Eraikin moderno samarra da eta Lapuebla de Labarcaren harriz landutako armarria dauka fatxadaren goiko aldean. Eraikinaren atzeko aldetik, berriz, Ebro ibaiaren eta inguruko mahastien ikuspegi bikainez goza dezakegu. Ardoa eta upeltegiak Ardoak eta ardoaren kulturak aparteko garrantzia dute udalerrian eta, beraz, ardoaren ibilbide ezagunean ezinbestekoa da Lapuebla de Labarca bisitatzea. Bertako ardandegietan eta upeltegietan ardo bikainak dastatzeko eta edari honen ekoizpen-prozesua ezagutzeko aukera izango du bisitariak.


Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Hedadura:

6.00

Biztanle-kopurua:

866

Euskadi, auzolana