Helmuga turistikoak
Herriak
Udalerri txiki hau 12 herritxok osatzen dute, Ebro ibaiko urak bustitzen du, eta Obarenes mendiaren eta Arkamoko, Arcenako eta Urduñako mendilerroen artean dago kokatuta. Norako turistiko erakargarria da oso, eta hainbat jarduera egiteko aukera emango digu; izan ere, bisitari ugari joaten dira gune horretara.
Kultur ondare aberatsa
Kultur ondare oparoa du Lantaronek, udalerria eratzen duten hamabi herrietan antzinako altxor paregabeak baitaude. Salcedoko San Esteban eliza, esaterako, deigarria da oso arkitekturari dagokionez. Gainera, kaleetan zehar, antzinako galtzada erromatarretan gabiltzala ohartuko gara. Fontecha herrian, bestalde, Orgaz eta Kondestable dorreak azpimarra ditzakegu. Harresia, dorrea eta jauregia dituen ondare-multzo ikusgarria da lehena; Kondestable dorretzarra, ostera, harlanduzko eraikin ederra da.
Komunioi herrian ere ezinbestean bisitatu beharreko gune bat aurkituko dugu: Cabriana erromatar herrigunea, antzinako eraikinen hondar garrantzitsuak gordetzen dituen lekua, alegia. Uretako kirola eta arrantza atsegin dituztenek ere aukera bikaina dute Ebro eta Omecillo ibaietan zein Sobroneko, Puentelarrako eta Cabrianako urtegietan.