Toloño mendilerroaren magalean dago Arabako udalerri hau Pipaon, Lagran eta Villaverde nukleoek osatzen dute.
Ondare historiko eta kultural zinez handia dauka. Villaverdeko San Andres elizak, esaterako, XVI. mendeko ataria eta erretaula platereskoa ditu. Jarraian, Erdi Aroko eraikin multzo eder bat ikus dezakegu Lagranen. Gure ibilaldiari amaiera emateko, Pipaonera jo dezakegu Gurutze Santuaren Gorapenari eskainitako eliza bisitatzeko. Barruan rococo estiloko erretaula nagusia gordetzen du.
Ingurune natural zoragarria
Txango bikain horren ostean, ingurune naturalaz goza dezakegu. Cervera mendia, adibidez, leku paregabea da ibilaldi atsegin eta lasaiak egiteko. Bestalde, Eskamelo mendia bezalako gailur aldapatsuagoak ere topatuko ditugu.
Jai eta ohitura ugari dituen eskualdea da eta, hortaz, oso une onak bizi ditzakegu. Pipaonen, esaterako, jardunaldi etnografiko bat egiten dute abuztuko azken larunbatean. Egun horretan, antzinako lanbideak gogoratzen dituzte, eta aukera aparta da ogibide horien xehetasunak ezagutzeko.
Datu interesgarriak
45.60
178
Informazio gehiago