Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Helmuga turistikoak

Herria

Kanpezu

  • Kanpezuko Udaletxea
  • Kampezuko harresia

Kanpezu

Paraje natural deskribaezin bat inguruan duela, udalerri honek ezin konta ahala plan egiteko aukera eskaintzen digu. Guztiek izango dute lotura naturarekin: basa hegaztiak ikusi, bizikletaz ibilbideren bat egin, oinez ibili...

 

Gainera, udalerri hau osatzen duten bost herrietan zehar eraikin bikainak topatuko ditugu. Santikurutze Kanpezun, esaterako, nabarmentzekoa da Jasokundeko Andre Mariaren eliza. XIV. mendeko tenplu gotiko bat da, habeartean lau kapera eta atelada zoragarri bat dituena.

 

Antoñanan jarrai dezakegu bisita. Herriak eta harresiak osatzen duten multzoa Euskadiko Monumentu Nazional izendatu zuten. Bertan, Erdi Aroko elementu ugari daude: dorretxeak eta armarriak dituzten etxeak, besteak beste.

 

Izkiko Parke Naturala

 

Txoko eder horiek ezagutu eta gero, inguruneak gordetzen dituen altxorrak ikus ditzakegu, ongi zehaztutako ibilbideetan barrena. Izkiko Parke Naturalean, esaterako, zailtasun maila ezberdineko hainbat ibilbide egin ditzakegu, Arabako Mendialdearen paisaia liluragarriez gozatuz.

 

Horrez gain, jai eta ohitura askoko udalerria da Kanpezu. Iraileko lehen igandean, adibidez, herriko festa nagusietan, Ibernalo ermitaren inguruan erromeria egiten dute. Lehenengo meza izaten da eta, gero, lore-eskaintza eta prozesioa egiten dituzte. 


Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Hedadura:

85.00

Biztanle-kopurua:

1108

Euskadi, auzolana