Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Helmuga turistikoak

Herria

Izurtza

  • Etxaburu dorrea
  • Arana jauregia
  • Izurtzako udaletxea

Izurtza

Mugarrako eta Untzillatxeko masa harritsu beldurgarrien artean eta Mañaria ibaiaren ertzean ageri zaigu Bizkaiko elizate hau. Erdiguneak ez ezik, mendi mazeletan barreiatuta dauden hainbat landa auzok ere osatzen dute Izurtza. Etxano da, hain zuzen, denetan handiena.

 

Ondare historiko multzo dotorea du Izurtzak eta horren erakusgarri dira herrian ikusiko ditugu eraikin ederrak. Horien artean, Etxaburu dorretxea azpimarra dezakegu, paraje ederrean Mugarra mendiaren magalean kokatutako eraikina, eta baita Izurtza dorrea edo Bekotorre ere, herrigunean bertan dagoena. Halaber, San Nikolas eliza dotorea bisitatuko dugu hurrena; XVI. mendeko eraikin hau Izurtzako frontoiaren alboan dago, herriko plazan.

 

Durangaldeko herri menditsu hau paraje zoragarrian dago, Urkiola Parke Naturalaren magalean. Handik, inguruko mendien bista ederrak ikus ditzakegu, baita dorretxe eta artadiz beteriko paisaia zoragarria ere.

 

Bestalde, hainbat jaiegun ospatzen dira Izurtzan urtean zehar; batetik, Erdoizako Andre Mari eguna ospatzen da irailaren 8an, eta gainera, San Nikolasen egunean ere, abenduaren 6an, jaia egiten da herrian. 


Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Hedadura:

4.30

Biztanle-kopurua:

270

Euskadi, auzolana