Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Helmuga turistikoak

Herria

Gordexola

  • Gordexolako udaletxea
  • Gordexola
  • Gordexola
  • Molinarreko San Joan eliza

Gordexola

Enkarterrin, garaiera gutxiko mendiz inguratuta dago eta Herrerías ibaiaren urek zeharkatzen dute Gordexola. Ibai horren izena garai batean ibaiertzetan zituen burdinola eta errotetatik dator. Hain zuzen, Gordexola oso lotuta egon da burdinaren industriarekin; izan ere, burdinolak XX. mendearen erdialdera arte izan ziren martxan.

 

Gaur egun, ubideen eta presen hondarrak geratzen dira, hala nola, hauek: Artekona, Azkarai, Ugalde eta Sologuren.

 

Arkitektura-ondare zabala

Jauregiak, txaletak eta etxetzarrak han-hemenka topa ditzakegu Gordexolan, izan ere, ondare arkitektoniko aberatsa du. Esate baterako, dorretxe asko daude; harriz egindako eta apaindura gutxiko eraikin sendoak dira eta antzina, defentsarako eraikitzen zituzten leku estrategikoetan. Orixando eta Ibarguen dorreak nabarmenduko ditugu, oso ongi gorde baitituzte.

 

Dorretxe asko jauregi bihurtu zituzten, eraikinok berreraiki ostean. Halaber, ezin ditugu ahaztu indianoen txaletak. Ameriketan dirua irabazi ondoren, sorterrira itzulitako euskaldunek etxe bikainak eraiki zituzten, lorategi eta guzti. Gordexolan hainbat adibide ikus ditzakegu, Cuba eta Bilbao etxeak esaterako. Bestalde, erlijio arkitekturari dagokionez, zenbait eliza eta baseliza azpimarra daitezke. San Joan eta Bariko San Nikolas elizak, Molinar eta Zaldu auzoetan hurrenez hurren, ikusteko moduko monumentuak dira.

 

Azkenik, jai egitarauan, San Andres azoka aipatu beharra dago. Azaroaren bukaeran antolatzen dute eta eskualdeko abere-azoka garrantzitsuenetakoa da. Hala, urtero, jende asko batzen da 1709tik ospatzen den jai honetan.


Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Hedadura:

41.50

Biztanle-kopurua:

1715

Euskadi, auzolana