Helmuga turistikoak
Herriak
Tolosaldea eskualdeko herri hau natura bete-betean dago kokatuta. Zelai eta mendi berdeak ditu inguruan, eta, horri esker, bisitariek paseo atseginak eman ditzakete, eta, bidenabar, Gipuzkoako landa ingurunearen funtsa gordetzen duten baserriak han-hemenka ikus daitezkeen paisaiaz goza dezakete.
Herriko eraikin gehienak parrokiaren eta udaletxearen inguruan daude. Jasokundearen Andre Mariaren parrokia da erdiguneko eraikinik nabarmenena. Oinplano angeluzuzena duen tenplu itzela da. Kanpandorrea eta arkupedun ataria ditu. Plaza handi bat dago elizaren ondoan. Hainbat etxetzar daude bertan: Seroetxe, Erretore Etxea eta Osingone baserria, besteak beste. Handik gertu dago udaletxea ere.
Hiru arkuko ataria duen eraikin dotorea da. Oso hurbil daude antzinako harraska eta iturria ere. Oso egoera onean daude, oso aspaldikoak diren arren. Harrizko lau zutabek eusten diote egurrezko egiturari.
Abuztuaren erdialdean ospatzen dituzte Gaztelun Jasokundeko Andre Mariaren omenezko jaiak. Egun horietan, giro ezin hobea egoten da herri txiki honetan.