Gautegiz Arteaga

Gautegiz Arteaga

Helmuga turistikoak

Herriak

Busturialdea eskualdean dagoen herri honek arreta deitzen du, batik bat, inguruan dagoen aberastasun naturala eta askotarikotasun ekologikoa direla tarteko.

Izan ere, Bizkaiko udalerri hau gune pribilegiatuan dago kokatuta, Urdaibaiko Biosfera Erreserba barnean. Hauxe da, inolako zalantzarik gabe, erakarpen turistiko nagusia; izan ere, naturaz, landa paisaiez eta hondartzez goza daiteke.

Arteaga gaztelua, dorre neogotikoa Urdaibaiko bihotzean

Bestalde, gure ibilbidearen alderdi kulturala bi eraikin hauen eskutik etorriko zaigu: Andre Mari parrokia, XVI. mendekoa eta herrigunean bertan dagoena, eta Arteagako Gaztelua, eskualde osoko eraikinik garrantzitsuenetarikoa. XII. mendean eraiki zuten eliza eta, 1620an, berreraikitzea erabaki zuten. Gazteluari dagokionez, Montijoko Eugenia enperatrizak agindu zuen haren eraikuntza, horretarako, Gautegiz Arteagako harrobiko marmola erabilita.

Gautegiz Arteagako ibilbideari azken ukitu emateko, Kanala auzotik Atxarre (312 m.) mendira doan bidetik egingo dugu ibilbide atsegina. Ibilian, laster iritsiko gara Atxarreko San Pedro ermitara eta, handik, Urdaibaiko itsasadarraren ibai-ahoaren ikuspegi ederraz gozatzeko aukera izango dugu.

Datu interesgarriak

Hedadura
14.00 Km
Biztanle-kopurua
872

Ekitaldiak

Euskadi, auzolana