Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Helmuga turistikoak

Herria

Galdames

  • Galdames
  • Galdameseko Udaletxea
  • Galdames
  • Galdames
  • Galdames
  • Auto Zahar eta Klasikoen Museoa (Loizaga Dorrea)

Galdames

Bizkaia lurralde historikoan dago Galdames, Enkarterri eskualdean.

 

Galdames eta hango ingurune menditsua burdingaien ustiapenarekin eta zaintzarekin lotuta egon da betidanik; jarduera honek, gainera, hirigunearen orografia bera ere aldatu egin du, paisaia zeharo erakargarria eratuz.

 

Zonalde honetako osagai arkeologiko garrantzitsuena Arenazako kobazuloak osatzen du, hango margolanengatik batez ere. Bizkaiko lau haitzulotan aurkitu da labar-artearen aztarna, besteak beste, Arenazako honetan. Halaber, Eskatxabel trikuharriaz gain, beste bost tumulu ere aurkituko ditugu herrian, Tontor Nagusitik Eretzarako bidean.

 

Rolls Royce autoen museoa

Hala ere, bisitari gehien erakartzen dituen gunea Rolls Royce autoen museoa da. Loizaga dorre ederrean kokatutako museo honetan Munduko Rolls Royce bilduma garrantzitsuena batzen da.

 

Herriko gune garrantzitsuenak bisitatu ondoren, atsedena hartzeko eta inguruneaz gozatzeko leku ederrak ere baditu Galdamesek: Atxuriaga parkea eta Aguas Juntas Presa deituriko atsedenlekua.

 

Urtean zehar hainbat jai egun ospatzen dira Galdamesen; horien artean, Ogi Eguna azpimarratu dezakegu, abenduaren 24an ospatzen den festa.


Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Hedadura:

44.50

Biztanle-kopurua:

840

Euskadi, auzolana