Euskadi Basque Country
 
Euskadiko Turismo Ataria
euskadi.eus

NABARMENDUAK

 

Helmuga turistikoak

Herria

Ezkio-Itsaso

Nahiko ingurune menditsuan, Izazpe mendiaren babesean eta paisaia ederra osatzen duten baserriez inguratuta, Ezkio-Itsaso dugu, hiru biztanleria nukleok osatzen duten udalerria.

Landa giroa da nagusi Ezkion eta Itsason. Ezkioko erdigunean, esaterako, nabarmentzeko moduko hainbat eraikin eta elementu daude, Apaiztegi baserriaren ondoan dagoen gurutzea eta XIV. mendeko San Migel eliza, adibidez. Tenplu horrek hiru nabe eta ate gotiko bikaina ditu. Itsason, berriz, San Bartolome eliza ikus dezakegu. 1730eko erlojua dauka kanpandorrean, Gipuzkoako zaharrenetakoa.

Ezkio-Itsasoko inguruak

Inguruko auzoetan barrena abiatuz gero, Kizkitzako ermitara iritsiko gara Mandubia gainetik. Baso artean dago eta ongi prestatutako aisialdirako gune bat dauka alboan, atseden hartzeko edota egun pasa joateko aproposa.

Anduagako zelaia ere interesgarria da. Kondairak dioenez, hainbat lagunek Ama Birjinaren irudia ikusi zuten bertan 30eko hamarkadan eta, harrezkero, urtez urte jende andana joaten da gertaera hura bertatik bertara ezagutzeko asmoz. Hara joatea erabakiz gero, inguruan irudi erlijiosoak dituen gurutzea ikusiko dugu horma batean.

Ibilbideari amaiera ona emateko, Igartubeiti Baserri Museoa ikustea da onena. XVI. eta XVII. mendeetako egurrezko euskal arkitekturaren adierazgarri da, eta gure arbasoen ohiturak eta bizimodua ezagutzeko aukera eskaintzen du.
Hedadura: 21.20
Biztanle-kopurua: 608
Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea
Non
Euskadi, auzolana