Etxebarria | Euskadiko herriak eta hiriak | Turismoa Euskadi
Joan edukira
Etxebarriko udaletxea

Etxebarria

Helmuga turistikoak

Herriak

Mendiz eta haran estuz inguratutako gune batean, Kalamua mendiaren magalean eta Urko ibaiak zeharkatzen duela, Etxebarria herria dugu, Bizkaitik Gipuzkoara igarotzeko derrigorrez igaro beharreko bideetako bat, Erdi Arotik bertatik. Joan-etorri horien lekuko ditugu bai hirigunean, bai herriaren inguruetan dauden eraikin eta monumentuak. Hala, bisitariak ibilbide interesgarria egiteko parada du.

 

Lehenik eta behin, San Andres Apostoluaren eliza bisita dezake. XIV. mendeko tenpluak erretaula barroko ederra du. Elizatik oso gertu, Patrokua jauregi barrokoan, azpimarratzekoa da barroetarren armarri ederra. Halaber, merezi du Ansotegiko jauregia, errota eta burdinola (XVII-XVIII) ikustea. Bestalde, Ibarguen garaia ere nabarmentzekoa da. XVI. mendeko aletegia egurrezkoa da eta harrizko oinarria du. Mendeetan zehar, ongi gorde dute eta hortaz, altxor etnografikoa dugu.

 

Ibilaldiak Etxebarriko inguruetan

Etxebarriko paisaia guztiz aproposa da txango atseginak egiteko. Mendia gustuko dutenek esaterako, Kalamua (768 m) mendira igotzeko aukera paregabea dute. Tontorretik, gainera, Bizkaiko eta Gipuzkoako bista zoragarriak daude. Ibilbide lasaiagoak egiteko aukera ere badago. Munibe jauregitik, Urko ibaiari jarraitzen dion bi kilometroko ibilaldia egin daiteke eta bertan, errotak, burdinolak eta jauretxeak topatuko ditu ibiltariak.

Datu interesgarriak

Hedadura
18.10 Km
Biztanle-kopurua
708

Ekitaldiak