Euskadi Basque Country
 
Euskadiko Turismo Ataria
euskadi.eus

NABARMENDUAK

 

Helmuga turistikoak

Herria

Ermua

Durangaldea eskualdean dago Ermua, Bizkaiko lurraldearen ekialdeko muturrean, Eibar Gipuzkoako udalerriarekin muga egiten. Urko eta Ureta mendien babesean, inguruko paisaia oso malkartsua da, eta hango bailara ederrak, aldapa handiko mendien tartean kokatuta, edonor txunditzeko modukoak dira. Gailurrek gainera, altura gutxi izan arren, tamaina handikoak dirudite, hirigunetik hurbil daudelako.

Erdigunean bertan, azpimarratzeko modukoak dira hainbat eraikin, Santiago Apostol eliza eta Valdespina jauregia, besteak beste. Santiago eliza errenazimendu garaiko tenplu ederra da. Nabe bakarrekoa, alboetan kaperak ditu. Kanpandorrearen ondoan, Valdespina jauregi barrokoaren kupula bikaina ikus daiteke parez pare. Egun, jauregia Ermuko udaletxearen egoitza da.

Halaber, Lobiano jauregia ere nabarmentzekoa da. XVI. mendean eraiki zuten eta, ez bairik gabe, Bizkaian, errenazimendu garaiak utzitako altxorretako bat da. Egun, eraikina zaharberritzen ari dira kultur etxe bezala erabiltzeko.

Jai egitarau oparoa

Inauteriak, euskal jaiak, herriko bost talde erregionalen aste kulturalak, San Martin azoka... Urtean zehar, hainbat ekitaldi antolatzen dituzte Ermuan. Jai nagusiak, Santiago festak, uztailaren 24tik 27ra bitartean izaten dira. Festok entzute handia dute inguru hartan eta egunotan, egitarau oparoa prestatzen dute bertakoek, bai txikientzat, bai nagusientzat ere.
Hedadura: 6.49
Biztanle-kopurua: 16196
Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea
Non
Euskadi, auzolana