Euskadi Basque Country
 
Euskadiko Turismo Ataria
euskadi.eus

NABARMENDUAK

 

Helmuga turistikoak

Herria

Elgoibar

Elgoibar

Deba ibaiak zeharkatzen du Elgoibar. Bertatik pasatzean, erreka txikiak eratzen ditu, Azkarate edo Petomendi, kasurako. Gainera, udalerri hau, industriala izateagatik ezaguna, mendi ederrez inguratuta dago; horiek hainbat ibilbide interesgarri egiteko aukera eskaintzen dute, baita dolmenak eta tumuluak ikustekoa ere.

Makina Erremintaren Museoa

Herri industriala da Elgoibar, makina erremintaren hiriburua. Industriak eragin handia izan du bailararen garapen soziekonomikoan, eta hori islatzeko Makina Erremintaren Museoa ireki zuten Elgoibarren bertan. Fabrikazio mekanikoaren prozesuetan erabili diren teknologia ezberdinen sorrera eta garapena ezagutzeko aukera eskaintzen dio museoak bisitariari.

Kultur ondareari dagokionez, aparteko aipamena merezi dute udaletxeak eta San Bartolome elizak, barrokoak biak, eta Olasoko hilerriko arkupe ikusgarriak. Herrigunetik kanpo, Altzola auzoan, XIX. mendeko bainuetxea dago. 1846. urtean ireki zuten eta bertako ur termal eta gaziek ospe handia izan zuten. Egun, auzoaren izena daraman ura botilaratzen dute bertan.

Bestalde, abuztuaren amaieran herria bisitatzea erabakitzen dutenek San Bartolome zaindariaren jaiez gozatu ahal izango dute. Mauxitxa txaranga eta sokamuturra dira egun horietako protagonista nagusiak. Halere, nabarmentzekoa da Txiki Eguna ere. Abuztuaren 25ean, alkandora zuria jantzi eta lepoan zapi gorria ipini eta txikiteoan elkarri ardoa botatzeko ohitura dute herritarrek.
Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Hedadura: 39.20
Biztanle-kopurua: 11324
Euskadi, auzolana