Helmuga turistikoak
Herriak
Urdelar eta Aizkorri mendiez inguratuta eta Zelaia ibaiak zeharkatzen duela, Elduain herria dugu. Lursail malkartsua dauka, eremu desberdindua eta menditsua baita.
Landa giroa nagusi
Herriaren ondare historikoa erakusten duten elementu interesgarri asko daude Elduainen. Hasteko, Santa Katalina elizara joko dugu. XIII. mendeko atari erromanikoa eta dorre barrokoa dituen eraikin ederra da. Gainalde batean dagoen Santa Kruz baseliza ere nahitaez aipatu behar da. Baina, batez ere, baserriak dira nagusi Elduainen, landa giroa gailentzen den herrian.
Elduaingo jai nagusiak irailaren hasieran ospatzen dira. Egun horietan udalerria bisitatzen dutenek jai herrikoiez gozatu ahal izango dute, Elduain bezalako herri txikiak hain bereizgarri egiten dituen jaiez, alegia.