Helmuga turistikoak
Herriak
Bizkaia lurralde historikoko kostaldean dago Elantxobe.
Ogoño lurmuturrak eta hainbat itsaslabarrek babesten dute herria.
Elantxobera iristean, kresal-usainak porturaino eramango du bidaiaria, arrantzaren erdigunera, hain zuzen. 1783an, hainbat kai eraiki zituzten itsasoaren oldarraldiei aurre egiteko. Gaur egun, indartu egin dituzte eta herriaren irudia are ederrago bihurtu dute.
Herriko kaleetan, Bariko San Nikolas eliza ikusiko dugu, arrantzaleen zaindariari eskainitako eraikina. Kale Nagusia, bestalde, hareharrizko harresi zaharrez josia dago, eta landare asko daude bertan.
Halaber, mailakaturiko eraikin deigarriz beteta daude herriko kaleak. Itsasora begira daude eraikinok, arrantzaleak noiz herriratuko zain.