Helmuga turistikoak

Herriak

Donemiliaga

Aguraingo kuadrillaren baitan dago Arabako udalerri hau. Nabarmenki landakoa da, eta 15 herrixkek osatzen dute. Horien artean, nabarmentzekoa da Erdoñana, horixe baita biztanleria nukleo nagusia. Barria auzoan ekingo diogu ibilaldiari, Narbaxa herrixkan.

 

Bertan dago Barriako San Bernardo fraideen monasterioa. Jatorrizko eraikina XII. mendean egin zuten arren, egun ikus dezakeguna XV. mendekoa da. Monasterio izateari utzita, gazte askoren udalekuetako aterpetxea da gaur.

 

Egilaz trikuharria, historiaurreko altxorra

Udalerriaren aberastasuna ezagutzeko txangoarekin jarraituz, 1832an Egilazetik gertu aurkitu zuten trikuharrira joko dugu. 1965an egin zituzten arkeologia-indusketak eta, horrenbestez, tumuluaren alderdi bat bistan geratu zen. Egilaz edo Aizkomendi trikuharria Euskadin ondoen mantentzen den historiaurreko aztarnetako bat da. Donemiliaga udalerriko jai nagusiak San Romanen omenez egiten dira maiatzeko azken asteburuan, Durruma herrixkan.

 

Udalerriko jairik garrantzitsuenak diren arren, herri gehienek beren zaindariaren jaiak egiten dituzte. Adana herrian, adibidez, Gipuzuri erromeria egiten dute uztailaren 2an Santa Isabel baselizan.

Datu interesgarriak

Hedadura
85.40 Km
Biztanle-kopurua
725

Ekitaldiak

Euskadi, auzolana