Euskadi Basque Country
 
Euskadiko Turismo Ataria
euskadi.eus

NABARMENDUAK

 

Helmuga turistikoak

Herria

Busturia

Busturia

Busturia udalerriak ematen dio izena kostaldeko Busturialdea eskualdeari. Kokapen natural harrigarrian dago: Urdaibaiko padurez inguratua; hain zuzen, UNESCOk Biosferaren erreserba izendatu zuen espazio hori eta ezin da falta bisitatzeko lekuen zerrendan.

 

Ondare arkitektoniko eta ingurune natural ugari

Ondare kulturalari dagokionez, antzinako Altamira jauregia aipa daiteke; izan ere, oso ezaguna eta ederra da. Erdi Aroko eraikina da eta X. mendean berreraiki zuten Manso Lopez eta Gorritz de Madariaga jaunek. Halaber, Axpeko Andra Mari Eliza ere nabarmendu beharra dago, XI. mendeko eraikin paregabea. Azkenik, Madariaga Dorrea eta Santutxoko baseliza azpimarra ditzakegu, herriko eraikin esanguratsuak baitira. Aipaturiko altxor horiek guztien inguruan, paisaia berdea da nagusi; beraz, Busturiko txokoak ikusi eta gero, txangoa egin dezakegu naturaz gozatzeko. Izan ere, Urdaibaiko Biosfera Erreserban dago kokatuta Busturia eta hango padura ederretan hegazti migratzaile ugari ikusteko aukera izango dugu.


Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Hedadura: 19.60
Biztanle-kopurua: 1762
Euskadi, auzolana