Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Helmuga turistikoak

Herria

Burgelu

  • Burgeluko Udaletxea
  • Eliza

Burgelu

Aguraingo kuadrillan dagoen Burgeluko ingurune ederra sei herri txikik osatzen dute, eta garrantzi historiko handiko ezin konta ahala eraikin eta txoko ditu. Añuan dagoen Andre Mariaren Jaiotzaren eliza zaharretik (XIII. mendekoa) has dezakegu ibilbidea.

 

Deigarria da Erdi Aroko ezaugarriak eta estilo erromanikoa dituelako; baina, batez ere, gangan XVI. mendeko grisaila margoak dituelako.Jaiotzako Andre Mariaren eliza erromanikoan (XIII. mendea) has dezakegu ibilbidea, Añuan. Deigarria da oso Erdi Aroko ezaugarriengatik eta, batez ere, gangetan ageri dituen XVI. mendeko grisaila-pintura dotoreengatik.

 

Larreatarren jauregi errenazentistak ere aipamen berezia merezi du. Argomaizen dago eta Larrea sendiaren armarria dauka fatxadan. Egun, Arabako Lautadako bista liluragarriez gozatzeko aukera eskaintzen duen ostatu turistikoa da. San Joan Arraraingoaren baseliza ere bikaina da zinez. Arabako ermita erromaniko zaharrenetakoa da eta eskultura interesgarriak ditu kapiteletan.

 

San Adriango tuneletik datorren Santiago Bidearen ibilbidean dago gainera. Bide horretatik Burgelura iritsita, Arabako arte erromanikoaren altxorrik preziatuenetako bat ikusiko dugu muino batean: Estibalizko monasterioa, nahitaez ikusi beharreko lekua.


Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Hedadura:

32.10

Biztanle-kopurua:

526

Euskadi, auzolana