Euskadi Basque Country
 
Euskadiko Turismo Ataria
euskadi.eus

NABARMENDUAK

 

Helmuga turistikoak

Herria

Bilar

Bilar

Arabako lurralde historikoaren hegoaldean dago Bilar, 585 metroko altueran, Guardiatik 6 kilometrora, Guardia-Arabako Errioxako Koadrilaren barruan.

Laborantza izan da betidanik herriko ekonomiaren ardatza. 1667an lortu zuen Bilarrek hiribildu izaera. Historiaurreko aztarnaz josita dago, mahastiak, artadiak, errekak eta sakanak nagusi diren ingurune batean.

Plaza nagusia, bertan dauden Jasokundeko Andre Mariaren eliza itzela eta jauregi dotoreak, eta handik hurbil dagoen "Indianoaren" etxea (XVIII. mendeko jauregi barroko dotorea) gailentzen dira herriguneko monumentuen artean.

Aztarna arkeologikoak

Baina Bilarren ondare nagusia herrigunetik kanpo dauden historiaurreko arrastoek osatzen dute. "Sorginen Txabola" trikuharria, adibidez, ikusgarria da zinez. 1935ean aurkitu zuten. Inguruotan daudenen artean handienetakoa eta ondoen mantentzen denetakoa da.

Handik gertu dago "Abrigo de Los Husos" aztarnategi arkeologikoa. Sekulako garrantzia dauka, lehenengo etxe-abereak eta zerealaren laborantzaren aztarnak ez ezik, oso aspaldi abere-hazkuntza inguru horietan oso errotuta zegoela erakusten duten aurreneko ukuiluak aurkitu baitzituzten bertan.

Abuztuaren 15ean eta 16an ospatzen dituzte Bilarren San Roke zaindariaren omenezko jaiak. Festa horien bezperan, herritarrek akelarrea egiten dute "Sorginen Txabola" trikuharriaren inguruetan.

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Hedadura: 17.50
Biztanle-kopurua: 357
Euskadi, auzolana