Helmuga turistikoak

Herriak

Bidania-Goiatz

Bidania eta Goiatz herriek osatzen dute Tolosaldea eskualdeko udalerri hau. Gipuzkoako herririk garaiena da, 500 metrotik gorako garaieran baitago. Baserriek, basoek eta mendiek osatzen dute udalerriaren paisaia. Mendizale ugarik bisitatzen duten Ernio mendia (1.075 m) gailentzen da inguruotan.

 

Komunikazio bide nagusietatik aldenduta egon da beti, eta, hortaz, Gipuzkoa landatarraren izaera mantentzen du oraindik. Ingurune natural ezin hobean dago, ibilaldiak egiteko gune bikain batean.

 

Bidania eta Goiatz

Bidaniak du eremu bietatik biztanle gehien. Erdigunean, nabarmentzeko moduko bi eraikin daude: udaletxea eta San Bartolome parrokia itzela. Azken horrek oinplano angeluzuzena eta kanpandorrea ditu. Erdigunetik hurbil, Iriarte jauregia ikus dezakegu. XVII. mendean eraiki zuten eta armarri eder bat ageri du azken solairuan.

 

Goiatzen, berriz, Jasokundeko eliza interesgarria bisita dezakegu. Deigarria da eraikinaren horma bati atxikita dagoen frontoia. Bidegoian abuztuan bisitatzen duenak bertako jaiak ezagutzeko aukera izango du. Goiatzen hilaren 15ean hasten dira; Bidanian, berriz, 24an.

Datu interesgarriak

Hedadura
13.70 Km
Biztanle-kopurua
531

Ekitaldiak

Euskadi, auzolana