Berango | Euskadiko herriak eta hiriak | Turismoa Euskadi
Joan edukira
Guzmango Santo Domingo eliza

Berango

Helmuga turistikoak

Herriak

Berangok kokapen ezin hobea du, Bilborekin eta hurbil dauden kostaldeko udalerriekin ondo lotzen delako. Paisaia irekia da nagusi: muinotxo batzuk soilik nabarmentzen dira (Munarrikolanda, Saiherri eta Agirremendi) eta Gobela ibaiak zeharkatzen du udalerria.

 

Ondare historiko ugaria

Ondare kultural ugaria dauka Berangok, ikusteko modukoa. Guzmango Santo Domingo eliza ederrean hasiko dugu gure bisitaldia, eta ondoren, eraikin barrokoa duen Santa Ana baseliza ikusiko dugu. Halaber, Munarrikolanda multzo megalitikora joko dugu; lurrezko eta hareharrizko bost tumulu eta dolmen bat daude gune berezi honetan. Berangoko dorretxeak ere erdi-aroko erakusgarri dira, eta horien artean, Otxandategikoa berezi dezakegu, modu onean zaindutako antzinako eraikina baita. Azkenik, Soparda jauregia, Berangoko errotak eta Bizkaiko eredu tradizionaleko baserriak bisitatuko ditugu, Arrizubiaga baserria batik bat.

 

Bestalde, Berangok esperientzia handia du kultur ekitaldiak eta jaiak antolatzen. Horren erakusgarri dira honako hauek: Berangoko pasio biziduna (Bizkaiko gaueko antzezpen bakarra) edo "Bakailaoa pil-pilean" lehiaketa tradizionala, talde eta kuadrilla asko elkartzen dituena bakailaoa prestatzeko eta jai giroaz gozatzeko. Zaindariaren jaiak, Santa Anaren ohorezkoak, uztailaren 26aren inguruan ospatzen dira, eta Guzmango Santo Domingoren ohorezkoak, berriz, abuztuaren 4an.

Datu interesgarriak

Hedadura
8.90 Km
Biztanle-kopurua
7,424

Ekitaldiak