Aulesti | Euskadiko herriak eta hiriak | Turismoa Euskadi
Joan edukira
Aulesti

Aulesti

Helmuga turistikoak

Herriak

Baseliza zoragarriak dira Bizkaiko Lea-Artibai eskualdeko udalerri honetan nabarmentzeko modukoak.

Besteak beste, Illuntzar eta Bedartzandi mendiek babesten dute, eta paisaia ederrak eskaintzen dizkiote Aulestiri. Udalerri honek, hain zuzen, hirigunea eta zazpi auzo ditu. Interes historiko zein kulturaleko hainbat eraikin daude herrian.

San Joan Bataiatzailearen parrokian hasiko dugu gure ibilbidea, udalerriko hirigunearen erdi-erdian kokatuta dagoen elizan, Ibañez de Aldekoa jauregiaren alboan; handik, Pedro Ibañez de Aulestia dorretxera joko dugu, herriari izena jarri zion balio handiko eraikina.

Baseliza eta kobazulo ugari

Aulestin hainbat baseliza daude; esate baterako, San Joan Murelaga, Elizatxu, San Laurendi... Eta guztien artean bat nabarmentzekotan, Santa Eufemiaren baseliza dugu azpimarratu beharra. Gainera, udalerriaren ingurunea haitzuloz josita dago; hala nola Kobaburu, Txantxane, Lezate Kobie eta Zuluka. Gune berde ugari eta landa auzoetan sakabanatuta dauden baserriak dira herriko ezaugarri nagusiak.

Horrela, paseatzeko zein atsedena hartzeko gune aproposak eskaintzen dizkigu Aulestik; batetik, Errekondo parkea, ibaia bazterrean kokatuta, eta bestetik, Santa Eufemiako atseden-gunea, pagoz inguratuta.

Udalerria osatzen duten auzoetan ospakizun ugari egiten dituzte, baina hauetaz gain, San Joan festak dira herriko jai nagusiak, ekainaren 24an; era berean, Santa Eufemia jai ezagunak ospatzen dira izen bereko ermitan irailaren erdialdean.

Datu interesgarriak

Hedadura
25.30 Km
Biztanle-kopurua
639

Ekitaldiak