Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Helmuga turistikoak

Herria

Atxondo

  • Atxondo
  • Udaletxea
  • Eliza
  • Olazabal

Atxondo

Apatamonasterio, Arrazola eta Axpe udalerri zaharrek osatzen dute Atxondo, Urkiolako Parke Naturaletik oso gertu dagoen herria. Atxondok aukera ematen du hainbat plan eta ibilbide egiteko, inguruko paraje ederrez gozatuz.

 

Apatamonasterio da hiru herrietan handiena, eta, erdigunean, Atxondoko harana zeharkatzen duen bidea hasten da. Bost kilometro ditu guztira, eta Anboto mendiko (1.331 m) meatzeetako burdina eta kobrea Durangoraino eramaten zuen trena ibili zen bertatik 1920ra arte. Ibilbidea erabat laua da, oinez egiteko erosoa, eta paisaia berdean Anbotoko gailurra gailentzen da. Han-hemenka, ongi zaindutako baserriak eta landa giroko auzoak ikusiko ditugu. Horrez gainera, bidean iturri batzuk daude, baita jatetxe batzuetarako sarrerak ere, atseden hartu edo inguru honetako gastronomiaz gozatzeko.

 

Dorre eta eliza dotorea

Bidean aurrera jarraituz gero, ia konturatu gabe Marzanako San Martinen omenezko dorrea eta eliza ikusiko ditugu. Haran honetako sendi boteretsu batena zen: errota bat, bi burdinola eta zortzi baserri izan zituzten.

 

Leku eder honetara ekainean joaten bagara, San Joan eta San Pedro jaiez gozatu ahal izango dugu. Musika, antzerki eta beste hainbat ekitaldi antolatzen dituzte haur, gazte eta nagusientzat, eta, egun horietan, giro ona izaten da nagusi Atxondoko kaleetan.


Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Hedadura:

23.41

Biztanle-kopurua:

1456

Euskadi, auzolana