Helmuga turistikoak
Herriak
Goierri haranean kokatuta dagoen Ataun herria da Gipuzkoako luzeena.
Bertako mendiak, kobak eta trikuharriak euskal mitologiarekin lotutako elezahar ugariren inspirazio iturri izan dira urteetan eta urteetan. Batzu-batzuk beren horretan daude oraindik ere; beste batzuk, aldiz, aldatu egin dira.
Udalerri hau 1616an izendatu zuten herri, eta bertakoak harro daude erromatarren garaiko txanponak aurkitu dituztelako euren lurretan. Gainera, Donejakue Bideko erromesen eta bidaiarien igarobidea ere izan da.
Aralarko Parke Naturala
Nafarroarekin eta Aralarko Parke Naturalarekin egiten du muga. Ataungo Domoa edo Aitzartea fenomeno geologiko ederra da zinez. Lur azpian ere hainbat kobazulo daude, Troskaeta, Sarastarri eta Intzartzu dira ezagunenak.
Bestalde, oinez ibiltzeko eta herriaren historia eta ondarea ezagutzeko txangoak egiteko aukera ugari dago Ataunen. Tourseko San Martin eliza (XVI. mendekoa) eta Zubikoeta eta Zelabear jauregiak nabarmendu beharreko zenbait eraikin baino ez dira.
Ataungo Aia auzoak uztailaren 2an ospatzen ditu bere zaindariaren jaiak. Aldiz, irailaren 3a da San Gregorio auzoko egun handia. Maiatzaren 15ean ere, San Isidro egunean alegia, jai giro aparta egoten da Ataunen, baita azaroaren 11n ere, San Martin jaietan.