Helmuga turistikoak
Herriak
Arratia haranaren bihotzean, Gorbeiako Parke Naturalaren mendikate adarrean dago kokatuta Artea; hain justu, Arantzazu, Areatza, Dima, Zeanuri, Zeberio eta Orozko udalerrietatik oso hurbil. Horri esker, ingurune pribilegiatuaz gozatzeko moduko ikuspegi zoragarriak ditu.
Euskal Baserriaren Ekomuseoa dago Arteagan 1997. urtetik, baserriaren munduko tradizioa eta ohiturak gorde eta ezagutarazteko asmoz. Era berean, Meñaka eraikinean kokatuta dagoen Jeltzaleen Agiritegi Historikoaren museoa ere ikusiko dugu, eta han Euskadiko historiaren azken mendean zehar ibilbide ederra egin dezakegu.
Aztarna arkitektonikoak
Herriko museoak bisitatu ondoren, San Migel eliza ederrera eta San Martin baselizara joko dugu; halaber, aztarna arkitektoniko zaharrenak ere ikusiko ditugu, Torrea, Ugarte eta Galindo dorreak, kasu.
Arratia eta Laureta ibaiek zeharkatzen dute herria, Gorbeiako inguruetan jaiotzen diren bi errekek, hain zuzen. Hala, paisaia natural ederra osatzen du Arteaga herriak, eta ibilbide zein paseo atseginak eginez ezagutu ditzakegu parajeok.
Andra Mari zaindariaren jaiak dira Arteagan ospatzen dituzten festa nagusiak, irailaren 8an. Handik egun gutxitara egiten dute ekitaldi handia, Merkartea nekazaritzako zein eskulangintzako azoka. Irailaren erdialdean antolatzen dute eta urtero jende andana biltzen da han.