Euskadi Basque Country
 
Euskadiko Turismo Ataria
euskadi.eus

NABARMENDUAK

 

Helmuga turistikoak

Herria

Arrigorriaga

Arrigorriaga

Lursail izurtuan eta erliebe zakarrean igarotzen da Nerbioi ibaia Arrigorriaga parean. Bizkaiko udalerri horrek odolezko elezahar bat ezkutatzen du.

 

Arrigorriagara doan oro harrituta geldituko da hango eraikin ederrekin. Batetik, Santa Maria Magdalena IX. mendean eraikitako parrokia azpimarra daiteke. Duela urte batzuk berritu zuten, eta, ondorioz, are gehiago edertu.

 

Bestalde, Abrisketako San Pedroren eta Landaederragako Kristo Santuaren baselizak ere ikusteko modukoak dira; izan ere, ezaugarri arkitektoniko interesgarriak dituzte bi altxor horiek. Halaber, hiriguneko eraikin zibilek ere aipamen berezia merezi dute. Dorretxeak eta Langileentzako Etxeak dira aurkituko ditugun adibideetako batzuk.

 

Harri Gorrien Mezua, iraganera bidaia

 

Elezaharraren arabera, Padurako borroka hain odoltsua izan zen, ezen ibaiko harriak, Arrigorriaga parean, gorriz tindatuta geratu baitziren. Sinesmen herrikoi hori eta beste batzuk ezagutzeko, ibilbide berezi bat egin daiteke udalerrian.

 

Harri Gorrien Mezuak Euskadiren iragana gogora ekartzea du helburu, Arrigorriaga udalerriko historia oinarri hartuta, eta, oinez egiten den kilometro eta erdiko ibilbidean, herriko gunerik esanguratsuenak erakusten dizkio bisitariari.

 

Nahi beste denbora egin daiteke ibilbidea burutzeko. Zortzi gune nagusi ditu, eta, harrera etxean aldez aurretik hartutako audio-gidaren bidez, gune bakoitzean sakontzen den gaiari (euskal mitologia, euskararen jatorria...) buruzko informazioa jasoko dugu. Komikian, berriz, informazio hori guztia era dibertigarrian agertzen da. Harri Gorrien Mezuaren webgunetik jaitsi dezakegu komikia.

 

Bestalde, Arrigorriagan beti dago lekua aisialdirako, eta urteko edozein egun da ona hango giroaz gozatzeko. Herriko jaiak uztailaren 22an hasten dira, Santa Maria Magdalena Arrigorriagako zaindariaren omenez. Orotariko ekitaldiak antolatzen dituzte egun horietan: Nazioarteko Folklore Jaialdia eta gastronomia-lehiaketak, besteak beste.


Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Hedadura: 16.36
Biztanle-kopurua: 12399
Euskadi, auzolana