Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Helmuga turistikoak

Herria

Aramaio

  • Aramaio
  • Arexolako Santa Marina Eliza
  • Uribarri

Aramaio

Ingurune natural bikaina dauka, mendiz eta zelaiz inguratua. Horretaz gainera, Aramaion derrigorrez bisitatu beharreko eraikin eder ugari ere badaude. Bereziki nabarmentzekoak dira Aurtola Burdinola eta Salturri baserria, bi-biak ondare arkitektoniko izendatuak. Era berean, azpimarratzekoa da udalerrian hainbat eliza, baseliza eta beste zenbait eraikuntza daudela, eta ondare historiko eta kultural aberatsa osatzen dutela guztiek.

 

Inguruneak txango ugari egiteko aukera eskaintzen du. Gainera, Uribarri-Ganboa eta Urrunaga urtegiak oso hurbil ditu eta, beraz, uretako kirol asko egin daitezke.

 

Aramaioko auzo guztietan egiten dituzte jaiak, giro aparta lagun dela. Egutegi zabal horretan, Sagardogileen Eguna azpimarratu behar da batik bat. San Prudentzio egunetik gertuen dagoen igandean egiten da eta Aramaioko baserrietan ekoizten duten sagardo gozoa edateko aukera bikaina egoten da.


Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Hedadura:

73.80

Biztanle-kopurua:

1489

Ekitaldiak

Zer, noiz eta non
    Ikusi agenda osoa
    Euskadi, auzolana