Antzuola | Euskadiko herriak eta hiriak | Turismoa Euskadi
Joan edukira
Antigua baseliza

Antzuola

Helmuga turistikoak

Herriak

Debagoienako udalerri honetan, Deskarga mendatearen magalean, interes handiko monumentu zaharrak aurkituko ditugu. Besteak beste, nabarmentzekoak dira Uzarraga eliza (Gipuzkoako lurralde historikoko zaharrenetako bat), Santa Ageda, Antiguako Andre Maria, San Martzial eta San Blas ermitak eta hainbat errota eder (Altzarte, Lizarraga...). Antzuolako kalbarioko gurutzeak bisitatzea ere merezi du, XVIII. mendekoak eta barroko estilokoak baitira.

 

Antzuolako herrigunea

Herrigunean, Kalebarren dorretxea, Maristen komentua, udaletxe barrokoa (aurrealdean hiribilduaren armarria dauka) eta Ondarre plaza ezagutzeko aukera izango dugu. Ondare historiko zabala izateaz gain, ingurune natural ezin ederrago batean dago Antzuola. Basalde, Irimoegi, Lizarraga eta Galartza auzoetan, esaterako, txango luzeak egiteko parada dago.

 

Herriko jai nagusiak uztailaren erdialdean ospatzen dituzte eta, zalantzarik gabe, Mairuaren Alardea da ekitaldirik garrantzitsuena. Urtero, jende asko iristen da Antzuolara alardeaz gozatzera. 920. urtean, Valdejunquerako gudan, musulmanen aurka soldadu talde batek, tartean Antzuolako konpainia batek, lortutako garaipena gogora ekartzen duen ospakizuna da.

Datu interesgarriak

Hedadura
27.90 Km
Biztanle-kopurua
2,145

Ekitaldiak