Helmuga turistikoak
Herriak
Mendi eder eta berdeen artean dago Andoain, Gipuzkoako lurralde historikoko udalerri hau, eta bertatik igarotzen dira Oria ibaiko urak.
Ingurune natural ezin ederrago batean egoteaz gain, eskaintza kultural zabala duelako da ezaguna Andoain. Belkoain, Buruntza eta Adarra mendiek inguratzen dute herria, paisaia ikusgarria osatuz. Leitzaran haranean dago, garai batean Nafarroa eta Gipuzkoa lotzen zituen Plazaolako trena igarotzen zen gunean. Parke ugari daude Leitzaran haranean, Etxarri eta Otita, adibidez. Deskantsatzeko eta bainua hartzeko leku aproposa dira.
Hirigunea ezagutuz
Txango honen ostean, hirigunean sartuko gara txoko interesgarrienak ezagutzeko. Herriko plazan, esaterako, udaletxea eta San Martin eliza ikusiko ditugu, urteen joan-etorriaren lekuko diren bi eraikin. Horrez gain, herriko pertsonaia ospetsu baten estatua dago plazaren erdian, Aita Manuel Larramendirena, alegia. Bisitaldiari amaiera emateko, gomendagarriena Bastero kultur etxera joatea da. Herriko eraikin kultural esanguratsuena da, zalantzarik gabe. Kontzertu, antzerki emanaldi eta era horretako jarduera gehienak bertan egiten dituzte. Gainera, zinema-aretoak daude, eta pelikularik berrienak ematen dituzte.
Horri guztiari esker, eskaintza turistikoa zabala da oso Andoainen.