Euskadi Basque Country
 
Euskadiko Turismo Ataria
euskadi.eus

NABARMENDUAK

 

Helmuga turistikoak

Herria

Amurrio

Amurrio

Arabako lurralde historikoaren ipar-mendebaldean dago Amurrio, Aiarako eskualdean. Nekazal giroko auzoek eta haritzez betetako basoek eta pinudiek inguratzen duten herria "Bidegurutzea" izenez ere ezagutzen dute, antzina Gaztelako lurrak Bizkaiko portu garrantzitsuenekin lotzen zituelako. Egun, inguruko industriagune garrantzitsuena da eta, gainera, arras interesgarri egiten duten hainbat ezaugarri ditu.

Kultur ondare zabala dauka Amurriok. Esaterako, XII. mendeko Santa Maria eliza gotikoa bisita dezakegu. Arkitektura zibilari dagokionez ere, elementu garrantzitsuak ditu Arabako herri honek. Mariaka, Urrutia eta Saerin dorreak dira horren adibide.

Gozatzea merezi duen udalerri honetako ikurretako bat azpimarratuko dugu, gainera, Nerbioi ibaiaren ur jauzia. 222 metroko ur jauzi bat da, penintsula osoko altuena.

Natura, kirolak eta jaiak

Bestalde, natura maite dutenek ere badute zer ikusi eta zertaz gozatu Amurrion. San Roke parkera ibilaldi lasaia eginez gero, izen bereko ermitarekin egingo dugu topo. Hango paisaia ederra da zinez. Kirolzaleentzat, berriz, Salvador kiroldegia dago. Oso aproposa da atletismoan, futbolean, arku-tiroan eta tenisean aritzeko.

Jai-egutegiari dagokionez, abuztuaren 15ean eta 16an, Jasokundeko Andre Mariaren eta San Rokeren omenezko festez gozatzeko aukera izango dugu. Gainera, kirol eta kultur ekitaldi asko antolatzen dituzte urte osoan zehar: Mineralen eta Fosilen Azoka Aste Santuan, eta nazioarteko arku-tiro lehiaketa uztailean, besteak beste.

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Hedadura: 96.50
Biztanle-kopurua: 10027
Euskadi, auzolana