Helmuga turistikoak
Herriak
Amoroto udalerri txikia da, baina ezaguna, telebista programa batean askotan aipatu zutelako.
Bizkaiko lurralde historikoan dago, eta bi ibai ditu alboetan: Lea eta Artibai. Elexalde, Odiaga, Ugaran eta Urrutia auzoek osatzen dute Amoroto, eta hirigunea Elexalde auzoan bertan dago, mendixka eder baten gainean.
Herriko plazan udaletxea ikus dezakegu, eta, alboan, berriz, San Martin eliza. Elexalde auzo osoa bezala, XVIII. mendean berreraiki zuten parrokia hori, eta tenplu neoklasikoa da ordutik. Enparantza bezain dotoreak dira inguruko etxeak, Iturraran Bekoa baserria, esaterako. Etxe gehienek kalitate handiko arkitektura dute, eta ingurua ere oso ondo dago zainduta.
Ibilaldiak, baselizak eta kobazuloak
Udalerriak ezkutatzen dituen ingurune naturalak hobeto ezagutzeko, hainbat ibilbide jarriko dizkigu eskura Amorotok. Herriko interesguneak bisitatzeko aukera ezin hobea da hau, eta leku esanguratsuenetara bideratuko gaitu, hala nola San Migel eta Santa Barbara baselizetara eta hainbat kobazulotara, Abita, Abitaga eta Pepetxora, besteak beste. Herriko jai nagusiak, San Martin festak, uztailaren hasieran ospatzen dituzte Amoroton; ekitaldiz betetako jai-egitarau oparoaz gozatzeko aukera paregabea egoten da herrian.