Helmuga turistikoak

Herriak

Amezketa

Aralar mendilerroaren inguruan eta Txindoki mendiaren babesean dago Tolosaldeko udalerri txiki hau. Udalerrira iristean, Amezketa familiaren etxearekin egingo dugu topo. Leinu-gerretan parte hartu zuen Amezketa sendiak.

 

Egun ikus dezakegun eraikina XV. mendean berreraiki eta dotoretu zuten. Deigarria da erdigunean dagoen San Bartolome eliza soila ere.

 

Ingurune menditsua

Inguruneari dagokionez, Txindoki edo Euskal Herriko Cervino (1.346 m) mendiaren irudi berezia gailentzen da paisaian. Ibiltzea gustuko dutenek inguru honetan txangoak egiteko aukera aparta dute.

 

Amezketari buruz hitz egiterakoan, nahitaez aipatu behar da Fernando Bengoetxea Altuna (Pernando Amezketarra), barre-algarak eragiteko aparteko gaitasuna zuen artzain ezaguna. Umorista eta bertsolari aparta izateagatik gogoratuko du jendeak beti. Gregorio Mujikak liburu batean bildu zituen amezketar xelebre honen ibilerak.

Datu interesgarriak

Hedadura
20.60 Km
Biztanle-kopurua
983

Ekitaldiak

Euskadi, auzolana