Helmuga turistikoak
Herriak
Gipuzkoan dago Altzaga, Goierri eskualdean. Mendi berdez inguratuta dago eta Gipuzkoako udalerririk txikienetakoa da hedadurari dagokionez.
Gainera, eraikin gutxi daude Altzagan; gehienak San Migel elizaren inguruan daude. Harlanduz eginda dago eta gurutze latindar formako oinplanoa dauka. Barruan santuaren irudi bat dago, erromatarrez jantzita. Herriaren erdigunetik hurbil dagoen Altzagarateko Andre Mariaren baseliza da Altzagako eraikinik azpimarragarriena. Udalerriko lehen eraikin erlijiosoa izan omen zen.
Tenplu horren inguruko lehen aipamenak XVI. mendekoak dira. Andre Mariaren eskultura erromaniko bat dago barruan. Eraikin zibilen artean, Sarasola jauretxea eta Mendiola baserria gailentzen dira. Lehenengoak armarri ederra ageri du eta bigarrenak egurrez egindako fatxada dotorea dauka. Irailaren amaieran ospatzen ditu Altzagak San Migel zaindariaren jaiak. Bertso saioek eta dantzaldiek osatzen dute egun horietako egitaraua.