Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Helmuga turistikoak

Herria

Alkiza

Alkiza

Gipuzkoan dago Alkiza, Tolosaldea eskualdean, goialde batean, Ernio mendiaren (1.075 m) babesean.

Alkizako plazara iritsi bezain laster, gure arreta bereganatuko du San Martin elizak. Gurutzeria-ganga gotikoak ditu, eta aparteko aipamena merezi du Migel Irazustaren erretaulak. Plaza horretan bertan, nabarmentzeko moduko beste bi eraikin daude, XIX. mendekoak biak: Apaizetxea eta Mendietxea. Handik gertu, Santiago baseliza dago; barnean hainbat santuren erlikiak gordetzen ditu.

Paisaiari dagokionez, mendiek, basoek eta zelaiek inguratzen dute herria eta, beraz, mendi-ibiliak egiteko aukera ugari daude. Atseden hartzeko lekuen artean, Zelatungo zelaia nabarmentzen da. Ernio mendiaren magalean dago eta inguruaren ikuspegi ezin ederragoak eskaintzen ditu.

Irailaren 8an hasten dira Alkizan Andre Maria Birjinaren Jaiotzaren omenezko jaiak. Bertsolariak, herri-kirolak eta haur, gazte zein helduentzako hainbat ekitaldi antolatzen dituzte.


Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Hedadura: 11.90
Biztanle-kopurua: 347
Euskadi, auzolana