Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Helmuga turistikoak

Herria

Aiara

  • Aiara
  • Ayala

Aiara

Bere haran zoragarriagatik da ezaguna, larrez eta baso zein zelai berdez estalitako mazela leunekin. Arabako udalerri hau Aiarako kuadrillako handiena da. Horri guztiari gehitzen badiogu daukan ondarezko legatu baliotsua, zalantzarik ez da udalerri hau benetan interesgarria eta zirraragarria dela.

 

Salbada (Garobel izenez ere ezaguna) mendizerra gailentzen da paisaian, Tologorri, Ungino eta Aro bezalako tontorrekin. Mendilerroaren magalean, mendi eta haran txikiz betetako labirinto bat dago, belazeak, herri txikiak eta baserriak nagusi direla.

 

Mendi horietan, pinudiak ez ezik, haritzak, pagoak eta izeiak ere topatuko ditugu. Beraz, naturaz gozatzeko ingurune benetan aproposa da.

 

Dorretxeak eta gotortutako jauregiak

 

Ondare historiko eta artistikoari dagokionez, merezi du inguruko dorretxeetan barrena (Zuaza, Murga...) ibilaldia egitea.

 

Kexaan, berriz, Aialatarren, eskualdeari izena eman zion familiaren, oinetxe bikaina dago. Gotortutako jauregiak, komentuak eta Adatseko Andre Mariaren dorre-kaperak osatzen dute Erdi Aroko multzo hori. Kapera horretan, Pedro Lopez Aiala kantzilerraren eta haren emazte Leonor Lopez Guzman anderearen alabastrozko hilobiak daude.

 

Herriko jaiak apirilaren amaieran ospatzen dituzte, San Prudentzioren omenez. Aiara ezagutzeko bidaiari amaiera ezin hobea emateko modua da, egun horietan giro aparta egoten baita.


Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Hedadura:

140.00

Biztanle-kopurua:

2827

Euskadi, auzolana