Agurain

Agurain

Helmuga turistikoak

Herriak

Udalerri hau Entziako eta Iturrietako mendilerroen artean dago kokatuta.

Gune horretan, pagadi ikaragarriak daude ezkutatuta. Lehenengo mendeetan, nabarmentzekoak izan ziren mugan egotea eta gunearen kontrola lortzeko Nafarroako eta Gaztelako koroen arteko liskarrak.

Garai hartatik jaso du Erdi Aroko hirigune harresidun ederra, 1975ean multzo historiko izendatutakoa. Hiru kale nagusik osatzen dute alde zaharra: Zapatari kalea, Harategi kalea eta Kale Nagusia. Azken horretan daude herriko eraikinik dotoreenak, barruan XVI. mendeko erretaulak gordetzen dituzten Santa Maria eta San Joan Bataiatzailearen elizak, kasu. Horrez gain, datu interesgarri gisa, Donejakue Bideak herria igarotzen duela nabarmendu behar da.

Natura eta historiaurreko aztarnak

Udalerriaren ingurune naturalak bizikletaz zein oinez hainbat ibilaldi egiteko aukera eskaintzen du. Era horretan, inguruetako txoko guztiak ezagutu ahal izango ditugu. Gomendagarria da, era berean, inguruetako monumentu megalitikoak ikustea, Sorginetxe trikuharria (Arrizabalaga auzoan), Mendiluzeko cromlecha eta Itaidako menhirra (azken biak Entziako mendilerroan aurkitu zituzten), besteak beste. Opakua mendatetik hurbil daude eta oso ongi zaindu dituzte, duten garrantzia historikoaz jakitun.

Datu interesgarriak

Hedadura
37.80 Km
Biztanle-kopurua
4,867

Ekitaldiak

Euskadi, auzolana