Abaltzisketako parkea

Abaltzisketa

Helmuga turistikoak

Herriak

Gipuzkoako herri abegitsu hau leku ezin hobean dago, Aralar mendilerroaren inguruan eta Txindoki mendiaren magalean. Abaltzisketara iritsi bezain laster, hiriguneak txundituta utziko gaitu, batez ere, udaletxeak, ederra baita zinez.

 

Lau arkuko ataria dauka, eta barruan frontoia dago. Alboan, San Joan Bataiatzailearen eliza dago. XVI. mendekoa den arren, XIII. mendeko aurrealde erromanikoa mantentzen du. Deigarriak dira, era berean, hirigunearen inguruan dauden baserriak.

 

Larraitz, Txindokiren babesean

Edonola ere, Txindoki mendiaren magalean dagoen Larraitzeko landa da Abaltzisketako tokirik ikusgarriena. Bertan, Larraitzeko baseliza bisita dezakegu. XVIII. mendekoa da. Atseden hartzeko leku aparta da. Gainera, bertan hasten dituzte mendizaleek Txindoki, Gambo, Pardarri eta beste hainbat menditara egiten dituzten txangoak. Herriko jairik garrantzitsuenak ekainaren bukaeran ospatzen dituzte, San Joanen omenez.

 

Hori dela eta, hilaren 24an erromeria antolatzen dute Larraitzeko baselizaren ondoan, eta egun horretan musika eta giro aparta izaten dira nagusi inguru lasai honetan.

Datu interesgarriak

Hedadura
11.30 Km
Biztanle-kopurua
317
Udalaren webgunea

Ekitaldiak

Euskadi, auzolana