Urkiolako Parke Naturala

Abadiño

Helmuga turistikoak

Herriak

Mendiek eta zuhaitzek berdez koloreztatzen dute Durangaldeko udalerri hau. Gainera, Ibaizabal eta Urkiola ibaiak igarotzen dira bertatik.

Paisaia horiek ikusteko aukera egokiak dira Abadiñok eskaintzen dituen ibilbideak; hain zuzen, ibilbide horiek oinez, bizikletaz eta zaldiz ere egin daitezke. Abadiñora heldu eta berehala, aho zabalik utziko digute bertan ikusiko ditugun historia luzeko eraikinek.

Muntsaratz Dorrea, esate baterako, IX. mendekoa da eta Bizkaiko eraikuntza errenazentista garrantzitsuenetakoa dugu. Bestalde, Astola Etxea nabarmentzeko moduko beste altxor bat da. Garai batean, jarduera politiko eta administratibo askoren gune izan zen. Gaur egun, ostera, eskualdeko hainbat elkarteren egoitza da. Erdigunetik kanpo, Urkiolako Parke Naturalaren bihotzean topatuko dugu San Antonio Santutegia, mendi zoragarriz eta harizti, pagadi eta lizardiz inguratuta.

Tradizio handiko azokak: San Blas eta San Antonio

Herriko jai nagusiak (Santo Domingo) maiatzaren 12an hasten dira, eta nahi duenak festetan bizi den giro apartaz gozatu ahal izango du. Egunotan, Bizkaiko herri horretako kaleak musikaz eta dantzaz blai egoten dira. Horrez gainera, badira azpimarratu beharreko beste bi erromeria: San Blas egunean, otsailaren 3an, ospatzen dute lehendabizikoa, eta ganadu azoka garrantzitsua egiten dute bertan.

Bestea, ekainaren 13an, San Antonio egunean, egiten dute Urkiolako Santutegiaren inguruetan eta jendetza handia biltzen da orduan. Ohiturak dioenez, neska ezkongaiek senarra azkar aurkitzeko Santutegiaren aurrean dagoen harri handiari bueltak ematen dizkiote.

Datu interesgarriak

Hedadura
36.26 Km
Biztanle-kopurua
7,624

Ekitaldiak

Euskadi, auzolana